2025eko ordenantza fiskalak aztergai izango dira gaurko Osoko Bilkuran Ikastetxeklik proiektua, Usako inguruan lursail bat erostea eta hiri barruko taxi tarifen proposamena ere mahai gainean izango dira Gehiago irakurri
Naziometroa egitasmorako dirulaguntza zuzena emango dio Udalak Olaso Dorrea Fundazioari Euskal Burujabetzaren Barometroak Fundazioaren eta EHUren parte hartzea du Gehiago irakurri
“Marco” filma azaroaren 8tik 12ra emango da Oñatin, estreinatzen den asteburuan 9 emanaldi programatu dira, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako pelikulak ikusmina sortuko duela aurreikusita Gehiago irakurri
Arrikrutzek goi mailako hezkuntzan eskaintzen duen esperientzia aurkeztuko da CUEVATUR biltzarrean Koba Turistikoen urteko biltzarra Karrantzan hasi da gaur Gehiago irakurri
Menopausia tailerrak egingo dira azaroan, Oñatin, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan Emaginek dinamizatutako lau saio izango dira Gehiago irakurri
5.630 ikasle hartu zituzten Natur Eskolan, 2023-2024 ikasturtean 10etik 6 Oñatiko ikasleak izan ziren Gehiago irakurri
Asfaltatze lanak egiten ari dira Olakuako 5. arean Gaur bukatu asmo dituzte eta margotze lanak asteazkenean egitea aurreikusten dute Gehiago irakurri
“Genozidioa STOP! Alto el fuego ya!” lemapean elkarretaratzea egingo da plazan, 19:00etan 180 bilkura baino gehiago egingo dira gaur Euskal Herrian, Gernika-Palestinak deituta Gehiago irakurri
Musika Banda Valentziara doa asteburuan, Burjassoteko bandari bisita itzultzera Oñatiarrentzat lehen elkartruke esperientzia da Gehiago irakurri
19 lagunek hasiko dute bihar udalak antolatu duen aisialdiko begirale ikastaroa Inoizko matrikula kopuru altuena da Gehiago irakurri
Hilerriko horma-hobiak ixteko hormigoi polimerozko 1.400 plaka eskuratzeko lizitazioa aztergai da arratsaldeko Gobernu Batzarrean Erakusleiho lehiaketaz eta hainbat lankidetza hitzarmenez ere arituko dira Gehiago irakurri
Sancti Spiritus unibertsitatean lanean ari dira, birgaitze lanetarako irudiak hartzen Eraikin historiko honetan egin beharreko esku-hartzea zehaztasunez eta xehetasunez definitzea da helburua Gehiago irakurri
Lapurtutako lau bizikleta atzeman ditu udaltzaingoak Olakuako garaje batetan Lokalaren jabeak eman zuen abisua, atea apurtuta eta bereak ez ziren hainbat objektu zeudela jakinaraziz Gehiago irakurri
“Pauso Berriak” programa garatzeko hitzarmena luzatu dute Udalak eta Atzegi-Gureak-ek Lanean ari den langileak beste urtebetez jarraituko du udaletxean Gehiago irakurri
Juanje Anduaga eta Gurutze Azkarate saritu dira Pake Leku elkarteko argazki lehiaketan 28 lan aurkeztu ziren Gehiago irakurri
Urteetako langabezia tasa apalena erregistratu da irailean Oñatin 309 langabe zenbatu ziren, 2019ko uztaileko kopuruen pareko Gehiago irakurri
Administrari laguntzaileen hautaketa prozesuko behin behineko puntuazioak argitaratu dira Ostiralera arteko epea dago erreklamazioak aurkezteko Gehiago irakurri
Auzoko proiektuaren aurkezpen ekitaldia egingo da bihar Eltzian Herritarrak euskarara gerturatzeko programa da Auzoko Gehiago irakurri
Ibai lagun jardunaldiak burutuko dira astean, erreken garrantziaz sentsibilizatzeko Ibai eta erreken aberastasun biologiko, kultural eta historikoa aldarrikatu eta ezagutarazteko bost ekintza antolatu dira Gehiago irakurri
Telefonicaren poste bat erretiratu zen Murgiako auzo-bidetik, larunbat ilunkaran Arretxe baserri inguruan jausi zen eta suhiltzaileek erretiratu zuten Gehiago irakurri
“Lumbier, 1990: El llanto de la foz” liburua bihar aurkeztu da Donostian Gure Bazterrak elkartearen eskariz egindako ikerketatik sortutako liburua gaztelerara itzuli du Pako Aristik Gehiago irakurri
Marijo Etxegoien Arzuaga legebiltzarkide da, gaurdanik Jeltzale oñatiarrak, Mª Eugenia Arrizabalaga ordezkatu du Gehiago irakurri
Taldeka, lanean hasteko saio irekia egingo da bihar, "Emakumion etxia eraikitzen" lemapean Teoriatik praktikara eta ekintzara salto egiteko, hiru orduko lan saioa antolatu da, Eltzian Gehiago irakurri
Bertan behera utzi da IkusHI! laburmetrai lehiaketa DBH3. mailatik batxilergo 2. mailara arteko ikasleei zuzenduta, gutxik eman dute parte hartzeko izena Gehiago irakurri
Alokairua sustatzeko hobariak eta hondakin tasa soilik igotzea proposatzen du EAJk Urriaren 1eko Ogasun batzordean jakinarazi zioten proposamena gobernu taldeari Gehiago irakurri
Abian dira Arantzazulab-ek antolatutako “Demokraziaren berrikuntza” jardunaldiak Bilbon egin zen irekiera-ekitaldia atzo eta Arantzazun osatuko dira gaur eta bihar, 24 adituren partaidetzarekin Gehiago irakurri
Hasi dira gripe eta Covid txertoak jartzen anbulatorioan 60 urtetik gorakoek eta arriskua duten pertsonek txanda eskatu dezakete, telefonoz edo internet bidez Gehiago irakurri
“Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen” tailerra Oñatin emango da, Paziente Bizia egitasmoaren baitan Urriaren 15ean hasiko da eta izena emateko anbulatoriora hurbildu behar da Gehiago irakurri
Maider Arregi eta Aitor Tatiegi aurrera doaz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Tolosako final-laurdenekoan kantatuko dute, berriro elkarrekin Gehiago irakurri
Usakoko bidegorriaren proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta titularren zerrenda argitaratu da, gaur Exekuzio proiektua onartu eta onura publikokoa deklaratuta, alegazioetarako 15 eguneko epea ireki da Gehiago irakurri