Albisteak
Aurkezle eta bakarrizketari oñatiar baten erasoak salatu dituzte hainbat neska gaztek sare sozialetan
EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, bere edukietako baten ekoizpena eta emisioa
Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalaren atarian geratu da Maider Arregi
Bakarkako lanean puntuaziorik altuena lortu zuen, Arrasaten atzo jokatu zen azken finalaurrekoan
Anfibioentzako putzu berria prestatu Mikeletetxe inguruan
Mendiko suteei aurre egiteko ICONAk zuen ur-biltegia egokitu du Aranzadi Zientzia elkarteak
Zubikoa kiroldegiko instalazio guztiak irekita daude
Azken analisietan ez da "legionella" bakteriorik antzeman
Usakorako bidegorria eta hartu beharreko lursailak hizpide izango dira gaurko Osoko Bilkuran
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren eta Euskararen egunaren inguruko adierazpenak proposatuko dira
Usako paisaia lehengoratzeko proiektuak, bidesarean, landaretzan eta atseden-gunea naturalizatzean eragingo du
100.000 euroko aurrekontua du landu den proiektuak
"Enpresen Transmisioa eta Jarraipena" jardunaldia egingo da bihar, udaletxean
BAILARA Enpresa Elkarteak antolatu du, eskualdeko enpresa askoren jarraipena zalantzan dagoela identifikatu ondoren
Elikadura jardunaldiak antolatu dira abendurako, tokiko elikadura jasangarriaz hausnartzeko
3 hitzaldi-solasaldi izango dira, Oñatiko Elikadura Mahaia sortzeko helburua buruan
Gurutze Gorria boluntario bila dabil adinekoei laguntzeko programarako
Aparteko prestakuntzarik ez da eskatzen, enpatia eta jarrera ona soilik
Euskaraldirako dinamizatzailea kontratatu nahi du Euskaltzaleen Topaguneak Oñatin
www.lansarean.eus atariaren bitartez zabaldu da deialdia
ULMA Hormigon Polimero kooperatibak egingo ditu hilerrirako 1.400 plaka berriak
Hormigoi polimerozkoak izango dira eta egungo fibrozementuzkoen ordez jarriko dira
Ia 3 milioi euroko laguntza jasoko da Sancti Spiritus unibertsitatea zaharberritu eta turismo bulegoa lekualdatzeko
Foru Aldundiak eta Udalak elkarlanean landuko dute proiektua
Bi kontzentrazio, tailerra eta manifestazioa egingo dira astelehenean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean
Eragile feministek bat egin dute egitaraua zehaztu eta osatzeko
Berritze lanak egingo dira Eltzia eraikinean
Igogailua jarri, bi komun berri egin eta aireztapen sistema instalatuko da
Kale garbitzaileen hautaketa prozesuko behin behineko puntuazioak argitaratu dira
5 eguneko epea dago erreklamazioak aurkezteko
500 euro 3 ordu eta erditan gastatzeko erronka izango dute Txandako lau sarituk, bihar
Potxek eta Izaskunek lagunduko diete
Enplegu eta kirol kontuak hizpide izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
Alokairu kontratu baten luzapena eta bi dirulaguntzen likidazioa aztertuko dira
Urgain eskolaren eredu inklusiboa azalduko da “Harrerara igarotzen diren emakumeak eta adingabeak” jardunaldien baitan
Salvamento Maritimo Humanitario-ak eta Lankidetza Foru Departamentuak antolatu dituzte jardunaldiok
Otadui zuhaiztiko transformazio zentroa berritzeko lanak egingo dira asteartean
Lanak egin bitartean argi-mozketa izango da inguruko kale eta auzoan
IkusHI! laburmetrai lehiaketarako deialdi berria egin da
DBH3. mailatik batxilergo 2. mailara arteko ikasleei zuzenduta, izen- ematea zabalik dago, abenduaren 5a arte
Zenbait neraberen ekintza arriskutsuekin arduratuta daude udaltzainak
Kristal zatiak eta harri handiak jartzen dituzte errepidean, ibilgailuentzat arriskua sortuz
Herriko pentsionistak Gasteizen ostegunean egingo den manifestaziora gonbidatu dira
Tramitera onartu zaien Herri Ekimen Legegilearen aldeko mobilizazioa izango da
Baltzardi taldearen “Kateak” lanak irabazi du Oñatiko XV. laburmetraien rallya
Segidako bi istorio osatu dituzte LPM eta Dwingi Dwingi taldeek, bigarren saria partekatuz
Asteazkenean elkarrizketatuko dira kale garbitzaile pioi lanpostuetarako hautagaiak
Izena 16k eman dute baina Oñatin erroldatutako 6ak elkarrizketatuko dira
Ondarea, Ulmaren historia jasotzen duen proiektua aurkeztu da
Kooperatiba taldearen 63 urteko ibilbidea seina ikus-entzunezko eta liburukitan bildu da
Oñatiko 36 komertziok bat egin dute Bono Denda ekimenarekin
30 euroko erosketa bakoitzeko 10 euroko deskontua jasoko da
Lupe de Azpiazu, Jose de Azpiazu gitarra-jolearen alaba, hil berri da
Luperen eskutik iritsi zen Oñatira aitak utzitako musika-artxibo garrantzitsua eta kartzelan egin zuen gitarratxoa
Auzo-jaiak hizpide izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
Bi auzotako likidazioak onartu eta dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea proposatuko da
“Autodefensa feminista” liburuaren aurkezpena egingo da asteartean, Jabetze eskolaren baitan
Maitena Monroy-k idatzi du, Oñatin gaia sarritan landu duen adituak