308 langabe eta % 5,67ko tasarekin amaitu da 2024a Oñatin Langabezia tasaren bataz bestekoa % 6aren azpitik dago apirilaz geroztik eta 2018ko mailaren pare dago egun Gehiago irakurri
Txanda elkarteak Gabonetako kanpainako sariak banatu ditu Sarien erdiak baino gehiago ez dira jaso eta otsailaren 6ra arteko epea eman du elkarteak Gehiago irakurri
Malko taldeak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketa Danbaka lehiaketako finalista ere badira Gehiago irakurri
Oñati ibaian Itavex presa txikia eraisteko proiektua ikusgai du Foru Aldundiak Ur ibilguak lehengoratu eta arrainen migrazio-mugimenduetarako oztopoak kentzeko plangintza orokorraren baitan egingo dira lanak Gehiago irakurri
Herriko pentsionistek asteleheneroko elkarretaratzeak eten dituzte, urtarrilaren 13ra arte Gasteizen tramitera onartu den Herri Ekimen Legegileari babesa emateko sinadurak biltzen hasiko dira urte berriarekin Gehiago irakurri
Hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egongo dira Gabonetan Abenduaren 24 eta 31an eguerdian atera beharko dira hondakin organikoak Gehiago irakurri
EAJk sei proposamen aurkeztu ditu 2025eko aurrekontu proiektua “aberasteko” Oñati hobea, inklusiboagoa eta konektatuagoa eraikitzea ei da helburua Gehiago irakurri
Bi administrari laguntzaile plazetarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira Azterketa teorikoa urtarrilaren 30ean egingo dela ere zehaztu da Gehiago irakurri
22 milioi inguruko aurrekontua proposatu du EH Bilduk 2025erako 2,5 milioi inguruko inbertsioak aurreikusten dira eta ia 2 milioi euroko aurrezki arrunt positiboa Gehiago irakurri
Usakorako bidegorria egokitzeko lanak esleipenera atera ditu Udalak 10 hilabeteko epea eta 812 mila euroko aurrekontua zehaztu da oinarrietan Gehiago irakurri
Bi udaltzain plaza betetzeko azterketaldia hasiko da bihar Proba pisoteknikoetako ariketak egiteko deialdia luzatu zaie 60 hautagairi Gehiago irakurri
Migel Mari Guridi “Txome”k jasoko du Pake Lekuko Saria Boluntariotza lana aitortzen du sariak Gehiago irakurri
Jendaurrean, alegazioetarako, jarri da 1.5 H.G. Bidaurreta areako San Martin egoitza partzelaren xehetasun azterketa Suteen aurkako araudia betetzeko zaharren egoitzan eraiki behar den kanpoko eskailerari erreferentzia egiten dio xehetasun azterketak Gehiago irakurri
Musika, elkartasuna eta familiei zuzendutako ekintzak eskutik datoz Gabonetako egitarauan Gaur hasi dira etxeetara banatzen Gehiago irakurri
Emakumion etxiaren gainean herritarren iritzi eta zalantzak jasotzeko kanpaina abiatu da Zer da zuretzat Emakumion Etxia? galderari erantzuteko bide ezberdinak zabaldu dira Gehiago irakurri
2024ko urtekaria argitaratu du UEMAk 24 orrialdeko Berripaperak, UEMArentzat aurten mugarri izan diren ekimen, kanpaina eta albisteak jaso dira Gehiago irakurri
Avanza autobus enpresari Debagoienako garraio publiko kontratua ez luzatzea eskatu dute eskualdeko alkateek Hainbat hobekuntza proposamen helarazi dizkiote Aldundiari, zerbitzu kontratu berrian txertatu ditzan Gehiago irakurri
Elkartasun Taupadak azoka egingo da larunbatean, bailarako ekosistema solidarioa ezagutarazi eta sustatzeko Gobernuz kanpoko 10 erakundek parte hartuko dute, gozogintza eta 2. eskuko salmenta postuekin batera Gehiago irakurri
Oñargik administrari laguntzailea kontratatu nahi du, sei hilabeterako Curriculumak bidali behar dira Gehiago irakurri
Lurjausi ugari eta errepidera jausi diren arbolak erretiratu behar izan dira asteburuan gurean Euriak eta haizeak arazoak sortu dituzte baina ez da kalte pertsonalik izan Gehiago irakurri
Gaur hasi dira lanean Lanbideren laguntzaz Udalak kontratatu dituen bi kale garbitzaileak Lau hilabeterako kontratua egin zaie, %100ko lanaldiarekin Gehiago irakurri
Oñatiko bi akordeoi-jole izan dira Gipuzkoako jaialdian, Arrasaten Hastapena 1 mailan parte hartu dute eta urrezko eta zilarrezko domina jaso dute Gehiago irakurri
Debagoienako herri guztietan banatuko da Foru Aldundiaren 2025eko egutegia Oñatin, plazan banatuko dira bihar, 18:00etatik 19:00etara Gehiago irakurri
Lokomotoraren margotze lanak eta bus markesinen hornidura aztergai izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean Hainbat auzo jaitako batzordeek aurkeztutako likidazioak onartzea ere proposatuko da Gehiago irakurri
Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak jasoko du Donostiako Urrezko Danborra Aitor Arregi oñatiarra da Moriarti Produkzioak ekoiztetxea eratu zuen bost lagunetako bat Gehiago irakurri
Herribusa normaltasunez dabil, gidariek gaurko greba bertan behera utzita Avanzako gidariak, ordea, greban dira eta gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira eskualdeko eta hiriburuekiko garraio publikoan Gehiago irakurri
Langabezia kasik bere horretan mantendu da Oñatin, langabe bat gehiago zenbatu da 25 urtez azpikoetan gutxitu da langabe kopurua, azaroan Gehiago irakurri
Emakumeen aurkako indarkeriaren egiturazko izaera aitortu eta diskurtso ukatzaileak baztertzeko beharra aldarrikatu da Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala aho batez onartu zen azken Osoko Bilkuran Gehiago irakurri
Euskararen egunaren inguruko adierazpena gehiengoz onartu zen azken Osoko Bilkuran Euskara larrialdi linguistikoan dagoela eta euskaldunok jauzi berri bat emateko ardura dugula aldarrikatzen da Gehiago irakurri
Azken hilabeteotan argitaratutako euskal liburuak ikusgai daude Udal liburutegian Bi erakusmahai bete dira nobedadez, eta ikusi ez ezik, maileguan hartu daitezke Gehiago irakurri