Herritarren zientzia

Animatu herriko natura ezagutzera!
Ez da naturaren inguruko ezagutzarik behar herritarren zientzian aritzeko; nahikoa da naturarekiko jakinmina eta 16 urtetik gora izatearekin. Bakoitzak bere intereseko proposamenetan hartuko du parte, aurreragoko proposamenetan parte hartzeko inolako derrigortasunik izan gabe.
Hasi aurretik, parte-hartzaileek prestakuntza jasoko dute adituen eskutik. Ondoren, aldez aurretik ezarritako data eta metodologia oinarri, datuak jasoko dira metodo zientifikoa jarraituta. Amaitzeko, adituei igorriko zaizkie jasotako datuak.
2026ko programak
- Enara eta sorbeltzen jarraipena (apirila-abuztua). Enaren eta sorbeltzen habien errolda egitea da programa honen xedea. Horrek ahalbidetuko du, gerora, hegazti hauek udalerrian duen populazioaren egoera zein den jakitea.
- “IBAIALDE” kanpaina (urria). Ibaien eta erreken osasun egoera ikertzeko eta horien berezitasunak ezagutzeko kanpainan, modu aktiboan eta esperimentalean aztertzen da udalerriko ibai ekosistema.
- Oñatiko gautxorien jarraipen programa (azaroa-apirila). Gaueko hegazti harrapariek herriko bioaniztasunaren adierazle dira. Haien erroldak gure udalerriko egoera ezagutzen lagunduko digute.